Abortu Eskubidearen Aldeko Naziorteko Egunean Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute Ondarroatik
Abortu Eskubidearen Aldeko Naziorteko Eguna domekan da [irailak 28]. Eta horren harira, Euskal Herriko hiriburuetan eta herrietan hainbat ekimen antolatu dira. Besteak beste, domekan, manifestazioa egingo da Bilbon, 12:00etan, Arriagatik abiatuta. Ostean poteo feminista egingo da.
Bihar, baita ere, 11:30ean, elkarretaratzeak egingo dira Gurutzeta, Galdakao eta Basurtuko hospitaletan. Elkarretaratzeak sindikatuek eta Bizkaiko Plataformak deituta dago.
Ondarroako Etxelilako arduradunek mobilizazioetan parte hartzeko dei egin diete herritarrei.