
Artibai FTko nagusien taldea.
Argazkilaria: Karmelo Undurraga/Foto Makina
Nagusien taldea martxan dago, joan den astean izan zuten denboraldiko lehenengo partidua, beste guztiak berriz, urrian hasiko dute norgehiagoka. Momentuz lagunartekoak jokatzen dabiltza, baina denboraldian bete-betean sartzeko gogorik ez zaie falta.
Bost talde izango ditu aurten jokoan Artibai Futbol Taldeak eta guztira 100 jokalari inguru aterako dira berdegunera. Estreinako aldiz, kadeteen talde bi izango dituzte, gainera: Artibai Futbol Taldekoa eta Arretxinaga Futbol Klubekoa. Kadete talde biak kategoria berdinean jokatu behar zutenez, Arretxinaga Futbol Kluba sortzera behartuta egon da Artibai, izan ere, ezin da klub bereko talde bi maila berean eduki. «Jokalari kopurua ikusita talde bi egitea erabaki dugu», azaldu dute zuzendaritza taldekoek. Beraz, klub berria sortu dute: Arretxinaga Futbol Kluba.
Klub berriak bere zuzendaritza taldea ere izango du. Lehendakaria Gotzone Arrate izango da, diruzaina eta lehendakari ordea Rafael Ituarte, eta idazkaria Jose Domingo Illoro.
Taldeak
Nagusiek ez dute hasiera onik izan. Barroetan jokatu arren, 0 eta 3 galdu zuten Astrabuduaren kontra. Sopelako Arraiz izango dute aurkari igandean.

Artibai FTko gazteen taldea.
Argazkilaria: Karmelo Undurraga/Foto Makina
Iazko modura, Lurraldeko Lehen Mailan jokatuko du taldeak Mikel Aramaioren gidaritzapean. Fernando Burgoa izango du laguntzaile Aramaiok nagusien mailako 23 jokalariak prestatzeko.
Gazteak Lehenengo Mailan arituko dira. Ekaitz Salcedo, Ibai Costa eta Gaizka Laka izango dituzte entrenatzaile gazteen mailako 22 jokalariek.

Arretxinaga Futbol Kluba: kadeteen taldea.
Argazkilaria: Karmelo Undurraga/Foto Makina
Kadeteen mailari dagokionez, 15 jokalarik eramango dute Arretxinaga Futbol Klubeko kamiseta laranja eta 17k, aldiz, Artibai Futbol Taldeko zuria. Idoia Arantzamendi eta Francisco Martin izango dira Arretxinagako entrenatzaileak; Ivonne Mendibe eta Gurutze Martinez, aldiz, Artibaikoak.

Artibai FTko kadeteen taldea.
Argazkilaria: Karmelo Undurraga/Foto Makina
Azkenik, Iñaki Olivak eta Ander Arenosak hartuko dute Eskola Kirola Ligan jokatuko duten
txikien mailako 20 jokalarien ardura.
Lanaren bidez ailegatuko direla emaitza onak uste dute zuzendaritza batzordekoek, eta horretarako prest agertu dira, «seriotasun batekin lanerako prest».
Zuzendaritza batzordean ez da aldaketarik eman, eta beraz, aurreko urteko berdinak jarraituko dute taldeari tira egiten. Horrela , Jose Ansolak jarraituko du lehendakaritzan, Niko Unanuek eta Josu Aldazabalek egingo dute lehendakariorde lana, kirol kudeatzailea Josu Aldazabal izango da, diruzaina Jon Koldo Gandarias eta idazkaria Maria Jesus Salaberria. Beste sei lagunek ere osatzen dute zuzendaritza batzordea: Ane Mendizabalek, Katxin Uriartek, Juan Luis Mandiolak, Alberto Garrok, Iñaki Ibarluzeak eta Jose Luis Mendikutek.

Artibai FTko txikien taldea.
Argazkilaria: Karmelo Undurraga/Foto Makina