Lanpostu berrien premia eskualdean izenburupean, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak hitzaldia eskaini zuen atzo [irailak 24] Etxebarrian. Jose Luis Olasolo eta Azaro Fundazioko Ainara Basurkok ere parte hartu zuten jardunaldian.

Besteak beste, Ibarretxek
gizartearen egungo baloreetaz eta beharrizanetaz jardun zuen. Horrela ba, enpresen sustapenean,
kooperatibagintzak orain arte egindakoak eta aurreratzean ere egin dezakeen ekarpena “berezikoa” dela azaldu zuen. Izatez, bera, ekonomilaria dela argitu zuen, halaber.
Mondragon Taldeko esperientzia kooperatiboak egindako ibilbideari errepasoa egin zion Olasolok. Talde horretan urte luzeetan izandako esperientziatik, ekintzailetza kooperatiboaren abantailak azpimarratu nahi izan zituen azken horrek.
Beste alde batetik,
Ainara Basurko Azaro Fundazioko ordezkariak Lea Artibain ekintzailetza prozesuak bultzatzeko eskaintzen diren zerbitzuak gogora ekarri zituen, Azaroko
Behatokiari erreferentzia eginez. “Behatoki hau eskualdeko enpresa eta ekintzaileen zerbitzura jarrita dago eta modu proaktiboan negozio aukera berriak identifikatzeko dinamika aktiboa da”. Enpresa-ideia iturria dibertsifikatu nahi duten enpresentzat eta ekintzaileentzat da dinamika hori.
Hitzaldia Alkaregin elkarteak antolatuta egin zen.