Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kontzertuak eta txapelketak jaien hasieran

Lea-Artibai eta Mutriku
2014/09/27
P1020615 (2)

Bariku gaueko kontzertua.

Musika zaleak elkartu ziren atzo gauean Heriotza Bizi Truk Markina-Xemeingo talde gaztea, 2 Bala, Mc Onac lekeitiarrak eta Gose entzuteko. Giro ona izan zen nagusi eta martxa ederra jarri zuten taldeek. Kontzertuek bete bazuten atzo gauean Arretxinagako plaza gaur, berriz, bizikleta zaleak izan dira. 10:00etan irten dute Arretxinagatik mendi bizikleta martxakoek inguruko mendietan zehar ibiltzeko. Hiru ibilbide izan dituzte aukeran, 26, 35 eta 46 kilometrotakoak, eta nahikoa txirrindulari izan dira luzeenera animatu direnak.
BTT martxa

BTT martxako parte hartzaileak.

Eguerdirako joan dira agertzen, berriz ere plazara, txirrindulariak. Laburretakoak agertu dira lehenengo, “gustura”, eta ertainekoren bat ere tartean. “Polita baina gogorra” izan dela esan dute luzeenekoek amaieran. Aldapetan gora eta behera, erorketaren bat ere izan da ibilbidean, parte hartzaileetako pare bat, gainera, galdu ere egin dira, baina, berehala joan dira euren bila antolatzaileak. Egindako ahaleginaren sari modura, gazta zati bat eraman dute BTT martxako guztiek etxera. Lea-Artibai eta Mutrikuko txirrindulariez gain, Deba, Atxondo, Zornotza, Bilbo eta Elgoibarko bizikleta zaleek ere hartu dute parte, besteak beste, Arretxinagako BTT martxan. Danetara 95 izan dira. Gaztetxoen martxa Nagusiagoak mendian zehar zenbiltzala egin dute martxa 7 urtetik gorakoek. Arretxinagatik Goitxira eta handik beherantz Barroeta dorrearen atzetik buelta osoa eman dute guztiek batera. Arretxinagatik igaro ondoren, Ituartenerantz hartu dute Bolurantza joateko, gero, San Jazinton zehar, suhiltzaileetara heldu dira eta handik Axperantz jo dute. Axpen buelta eman eta San Jazintorantz itzuli dira txirrindulariak  Ituartenetik bueltan Arretxinagara joateko. 7 kilometroko martxa aukeratu dutenek bertan amaitu dute ibilaldia, 12 kilometrokoek, berriz, aurrera jarraitu dute bigarren buelta egiteko. Ostera ere Goitxira joan dira eta handik gorantz egin dute Barroetatik bueltan Arretxinagara itzultzeko. Bigarren bueltan aldapa gogorragoak aurkitu dituzte eta goitik behera luzeagoak, hala ere, gogoz ibili dira txirrindulari gazte eta nagusiagoak, ilusioz beteta.
Bizikleta martxa

7 urtetik gorakoen bizikleta martxa.

Martxen amaieran, janariz eta edariz betetako mahaiak aurkitu dituzte plazan parte hartzaile guztiek; asko eskertu dituzte.   Musa eta briska
??????????????????????

Mutrikuko taldekoak Arretxinagako oholtzan saria hartzen.

Eguerdirako tartea eginda, arratsaldean hasi da berriz, San Migel jaietako martxa. 16:30ean hasi da Artibaiko, Aurrerako eta Mutrikuko beteranoen arteko triangeluarra  Barroeta futbol zelaian. Aurten Mutrikuko taldeak irabazi du hiruren arteko triangeluarra. Bigarren Ondarroako Aurrera taldeko beteranoak geratu dira eta hirugarren, berriz, etxekoak, Artibaikoak. Barroetako jokoaz gain karta jokoa egon da Arretxinagan bertan. Mus eta Briska Txapelketak jokatu dira plaza bete mahaietan. Danetara, 36 bikote ibili dira musean, eta 21, ostera, briskan. Mari Tere Aulestiarte eta Mari Carmen Arrate izan dira Briska Txapelketako irabazleak. Karta jokoak bezala, tiragoma txapelketak ere lagun asko bildu ditu. Probalekuan prestatu dute ume, gazte eta nagusien arteko norgehiagoka, eta Patxi Ugartetxea eta Felix Larrinagaren artean apurtu behar izan dute berdinketa. Azkenean, Larrinagak eraman du txapeldunarentzako zen pernila.
??????????????????????

Briska txapelketako irabazleak Mari Tere Aulestiarte eta Mari Carmen Arrate.

Egunari amaiera emateko, 23:00etan erromeria egon da 3 Gabe 2 taldearen eskutik.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.