
Danetara 13 tortilla aurkeztu dira seigarren urtez Arretxinagan egiten den lehiaketara. Parte hartzaileek etxetik eginda ekarri behar zituzten tortillak eta 12:00ak arte izan dute aukera entregatzeko.
Hiru sari nagusi egon dira, baina, parte hartzaile guztiek izan dute oroigarria. Izaro Arberen tortilla eta Ianire Bereziartuarena gelditu dira bigarren eta hirugarren hurrenez hurren. Epaimahaia berriz, Arretxinagako jai batzordeko kide bik osotu dute: Silvia Goioganak eta Josu Arratek. Tortilla gustiak probatu eta puntuaketa emanda hartu dute azken erabakia.

Tortilla txapelketa amaituta, erriberako jotekin gozatzeko aukera izan dute Arretxinagan batutakoek. Kantu ezagun eta berriekin girotu dute eguerdia Acordes Navarros taldekoek.
Aringa-aringan eta kantuan ibili dira arratsaldean Arretxinagan. Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketan parte hartu dute uem eta nagusiek lehenengo eta ondoren hasi da lehen urtez antolatu duten kantu txapelketa.
Zazpi talde igo dira oholtza gainera, eta azkenean, Etxebarriko eta Markina-Xemeingo gazteez osatutako taldeak eraman du saria.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=198]