Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

San Jeronimo jaien hasiera

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/09/29
IMG_0319 Zapatu iluntzeko txupinazoarekin hasi ziren Mutrikuko Mijoa auzoko San Jeronimo jaiak. Urtero bezala, auzotarrak gogotsu batu ziren jai giro ederrean. Behin jai giroan sartuta, 70 bat lagun bertso afaritan batu ziren. “Giro ederra egon zen bertso afarian”, azaldu dute jai batzordeko kideak. Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia zein baino zein hobeto aritu ziren bertsotan, “nahi ez amaituta”. Bi bertsolariak 01:30ak ingurura arte bertsotan ibili ziren, afaritan batu ziren guztien gozamenerako. Sekulako gau giro ederrarekin, afaritik irten eta erromeriarekin jarraitzeko prest egon ziren auzotarretako asko. DJ Burgañak denetariko musika ipini zuen, eta erromerian egon zirenek gerriak ederto astindu zituzten. Erromerian goizaldeko ordu txikiak arte geratu zirenek primeran pasa zuten, eta txokolatadarekin amaitu zuten parranda. IMG_0378 Domekan, aldiz, meza eta gero, auzotarren arteko jolasak eta herri kirolak egin ziren. Urtero modura auzoko gazte zein nagusiak batu ziren herri kiroletan. Txikienak lokotx batzen eta aritu ziren, eta nagusiagoak trontzan, txingan eta lasto jaurtitzen ere ibili ziren, denak ere giro ederrean, eguraldi ezin hobearekin. Herri kirolak egin bitartean, gainera, umeentzako puzgarriak ere ipini zituzten estrainekoz. Hainbeste gaztetxo poz-pozik ibili ziren puzgarrietan jolasean. Herri kiroleetan barre batzuk bota eta gero, auzotarrek bapo bazkaldu zuten auzo bazkarian. Mutrikuarrek azken orduak atseden hartzen pasa dituzte, bihar ospatuko den San Jeronimo egun handirako indar berrituta egoteko. Bihar, gainera, San Jeronimo eguneko ospakizunera joateko autobus zerbitzu berezia egongo dela ere jakinarazi du Mutrikuko Udalak. “Herritarren bertaratzea errazteko asmoarekin autobus zerbitzu berezia antolatu du Udalak. Txanbolingo paradatik aterako da autobusa goizean, eta jaia amaituta bueltarako aukera ere egongo da”, azaldu dute. Autobusak 11:00etatik 11:30era bitartean Mijoa auzorantz aterako dira Txanbolingo geltokitik. Eta bueltarako, 13:30etik 14:00era bitartean ariko da autobusa martxan. Bidaia bakoitzak 50 zentimo balioko ditu.   SAN JERONIMO EGUNEKO EGITARAUA
  •     11:00. Meza.
  •     Ondoren. Kañamares anaien eskutik, herri kirolak.
  •     17:00. Umeentzako jaialdia; pailazoak, Ibiriko abereak…
  •     Jaiei amaiera emateko. Erromeria berezia DJ SanJerekin.
  •     Azkenik. Errifen zozketa.
Argazki galeria [nggallery ID=199]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.