
Antolatzaileek eta parte hartzaileek ekintzaren balorazio ona egin dute. “
Oso giro ona egon da, eta herritarrek oso gustura amaitu dute”. Guztira
25 parte hartzaile egon ziren eta aurtengoa ikusita, datorren urtean ere berriro parte hartzeko asmoa erakutsi dute. Parte hartzaileei dagokienez, gehienak ondarrutarrak zirela argitu dute Ondarroako Gazte Asanbladako kideek.

Ekintza OGAk eta Aurrera Mendi Taldeak antolatu dute, elkarlanean. Parte hartzaileek Ondarroako Gaztetxetik Tontorramendira arteko bidea egin behar izan zuten. Behin gailurrera iritsita, parte hartzaile guztiak gaztetxera jaitsi ziren, sariketara. Behin hori guztia eginda, luntxa jan zuten.