
Goizetik ibili da jendea Arretxinagan gaur ere. Meza nagusia entzun, eta plazaren inguruan jarri dira ikusleak Zerutxu dantza taldearen ikuskizunagaz gozatzeko. Ohitura den legez,
Xemeingo Ezpata Dantza eta
Aurreskua dantzatu dituzte Zerutxukoek Xemeingo udaletxe zaharraren aurrean. Gogoz txalotu du ikuskizuna plaza bete jendek.

Dantzaldiaren ondoren, La Orquestina Molto Vivace taldearen kontzertua hasi da. Aspaldiko doinu ezagunak jo dituzte eguerdiko giroa alaituz.
Umeentzat
Umeentzako izan da, batez ere, arratsaldea.
Irrien Lagunak taldeko Martin Bertso eta Largabistak umeekin jolastu eta abestudute,
Ibiritxo eta bere animaliekin ibiltzeko aukera ere egon da. Ondoren,
txokolatea banatu dute Arretxinagako jai batzordekoek umeen artean.

Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
21:00etan hasiko da Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen
Desentxufatuak antzezlana, eta
22:15ean Zerutxu dantza taldeak
mahai gainekoa dantzatuko du.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=198]