Jose Luis De Castrok "emandako hitza ez duela bete" salatu dute Iparragirreren senideek
https://www.youtube.com/watch?v=NA2M5DwhO2g&feature=youtu.be Iparra Galdu Baik plataformak deituta asanblada informatiboa egin da gaur [irailak 30] Alamedan. Gaixorik dauden presoen eskubideak errespetatu! 100.2 artikulua orain! Ibon Etxea! lelopean Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarraren inguruko azken berriak eman dituzte.
Jose Luis de Castrok emandako hitza “ez duela bete” salatu dute Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarren senideekBestalde, Jose Luis De Castrok Ibon Iparragirreren senideei esandakoak “ez direla bete” adierazi dute. “Ez du ezer bete. Amari eta biori erresontzia magnetiko bat egitea beharrezkoa zela esan zigun. Erresonantziak Ibonen espedientea blindatuko zuela esan zigun, eta horrenbestez, fiskaltzak helegiterik aurkezteko aukerarik ez zuela izango. Orain, ostera, epaileak onartu dituen auzitegi eta kartzelako medikuaren txostenetan ez da erresontzia hori kontutan hartzen, eta txosten horiek kontutan edukita hartu du erabakia”. De Castro epaileak Iparragirreri egindako erresontzia magnetikoa kontutan eduki beharko lukeela nabarmendu nahi izan dute behin eta berriz Iparragirreren senideek. “Gure ustez atzoko erabakiari ikuspegi horretatik ipini behar zaio helegitea. Beste arlo askotatik ere bai, baina helegitearen oinarririk indartsuena hemen oinarrituta joan beharko litzateke. Ibonek duen gaitz neurologikoak bere jokabidean aldaketak eragin eta ikusmena urritu dizkio nabarmen, esate baterako. Horiek guztiak ez dituzte kontutan hartzen txostenean”, esan dute.
Momentu honetan Ibon Iparragirreren abokatuak helegite erreforma edo apelazio helegitea eskatu aztertzen ari diraIparragirreren senideek bihar [urriak 1] batzartuko dira abokatuekin. Bertan, atzo hartutako erabakiari zelan helegitea ipini aztertuko dutela esan. Era berean, atzo hartutako erabakiari helegitea ipintzeko bi aukera daudela azpimarratu du Gotzon Iparragirrek. “Alde batetik, De Castro epailearen aurrean bertan aurkeztu behar den helegite erreforma deritzona egiteko hiru egun daude, eta, bestetik, Espainiako Auzitegi Nazionalean apelazio helegitea eskatzeko bost egun egongo lirateke. Momentu honetan, abokatuak bata egin edo bestea egin aztertzen ari dira. Denbora irabazteko bat egin edo biak egin eurek erabakiko dute”. Bestalde, herritar guztiei zapatuan Navalcarneroko (Madril, Espainia) kartzelara egingo den martxara joateako dei zabala egin dute gaur iluntzeko asanbalda informatiboan. Autobusetan joateko zerrendak irekita daude oraindik ere. Nahi duen guztiak Anaitasuna eta Kulixka tabernetan eman dezake autobusean joateko izena. “Ibonentzako sekula baino garrantzitsuagoa da jendea joatea. Horrek oihartzun mediatiko bat hartzen badu, gainera, hobe, berari indarrak emateko“, gaineratu du Gotzon Iparragirrek.