
Frontoiko argiekin hasi eta herriko beste hainbat guneetako argiteria berrizten hasiko dira.
LED argiteria jarriko dute energia kontsumoa jaisteko, eta urte amaierarako argiteria sistema guztia aldatuta edukitzea dute asmoa.
Frontoiko argiak, eta Galartza industrigunekoak aldatuko dituzte hasteko, bai eta plazakoak eta Errekarte auzokoak ere. «Lehengo sodio baporezko presio altuko bonbillak daude, gaur egun oraindik, eta Led diodoen luminariak ipiniko ditugu haien ordez, kontsumo baxuagoa dutenak», azaldu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
Herrigunekoez gain,
hilerrira bidean daudenak ere aldatuko dituztela zehaztu du Iriondok. «Guztira, 50 farolatik gora aldatuko ditugu», zehaztu du.
Udalaren helburua, herri guztiko argiteria sistema kontsumo baxuko argiekin osotzea da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza izango dute. «Aurrekontuaren %20a ordaindu beharko du udalak», aitatu du alkateak.
Herriko beste argiteria guztia aldatzen joateko eskaera ere egin dutela aurreratu du udalak. «Argiteria sistema aldatzeak, hasiera batean, kostu handia badauka ere, urte gutxitan inbertsioa ordaindu egiten da», argitu du Etxebarriko alkateak. Esate baterako,
frontoiko kontsumoa %77 jaitsiko dela jakitera eman du.