Metal arloko lan hitzarmenpean dauden 2.700 langileak "alarma egoeran" daudela salatu du LABek
http://www.youtube.com/watch?v=jxYyudeKRg8
Jon Iñaki Akorta LABeko Busturialdeko eta Lea Artibaiko Industria Federazioako arduradunak salatu duenez, metalaren sektorea “alarma egoeran” dago, eskualde mailan zein herrialde mailan. "Bi urte inguru daramatzagu bueltaka Bizkaiko metalgintza hitzarmena dela eta, baina denbora horretan guztian ez dugu aurrerapausorik eman”, dio Alkortak.
Jon Iñaki Akorta LABeko Busturialdeko eta Lea Artibaiko Industria Federazioako arduradunak salatu duenez, metalaren sektorea “alarma egoeran” dago, eskualde mailan zein herrialde mailan. “Bi urte inguru daramatzagu bueltaka Bizkaiko metalgintza hitzarmena dela eta, baina denbora horretan guztian ez dugu aurrerapausorik eman”, dio Alkortak. LABeko arduradunaren berbetan, metalarena hitzarmena oso garrantzitsua da bertoko beharginentzat, eta Bizkaiko patrolanak (FVEM) jakin badaki hala dela. Horregatik jartzen dizkio hainbeste traba herrialde mailako hitzarmenari, Alkortaren ustez.
Sindikatuko ordezkariak esan du, Bizkaiako negoziazio mahaian ez dela ezer negoziatzen. Irailaren 18ko azken bileran, esaterako, LABek akordiorako planteamendu bat aurkeztu zuen, baina proposamenak ez zuen aurrera egin. Hala, negoziazio mahaia uztea, eta beste bide bat hartzea erabaki zuen sindikatuak. Hain zuzen, Bizkaiko, Gizpuzkoako eta Arabako negoziazio mahaiak utzi ditu LABek.
Alkortak jakinarazi duenez, metalean egindako eskaerak, beste lan hitzarmen batzutan sinatu dira. Hori dela eta, ez du ulertzen nolatan patronalak ezezkoa eman duen. Eskaera nagusiak ondoak ziren: KPIaren araberako soldata igoera, 36 hilabeteko ultraktibitatea, hitzarmena ez betetzea eragozten duen klausula sinatzea, eta orain arte lortutako eskubideak mantentzea.
LABek salatu du patronalak negoziaziorako jarrerarik ez daukala, Madrilgo gobernuak inposatu duen lan erreforma erabili nahi duelako bere mesedetan.
Patronala bultzatzen ari den blokeo egoeraren aurrean, LABek batasun sindikalerako deia egin du. “Ez daukagu aukerarik ezer negoziatzeko, eta langile guztiok batzea ezinbestekoa da”.Hala, hitzarmenaren aldeko benetako lana egiteko gonbitea luzatu die Alkortak gainontzeko sindikatuei. “Metalarena hitzarmen motorea da beste hitzarmen batzuk sinatzeko, eta planifikazio edo borroka bateratu bat jarri behar dugu martxan” nabarmendu du.
Busturialdea eta Lea Artibain 2.700 langile ingururi eragiten die hitzarmenak
Busturialdea eta Lea Artibain metaleko lan hitzarmenpean dauden langileen egoera “oso kezkagarria” dela gogoratu du Alkortak. Hain justu, zuzenean edo zeharka 2.500 eta 2.700 behargin artean batzen ditu hitzarmenak, LAB egindako zenbaketaren arabera.
Langile horietatik guztietatik, 1.700 inguru Bizkaiko hitzarmenpean daude bakarrik; %70a inguru. Gainontzeko beharginek, bestalde, enpresa mailako hitzarmenak dituzte, baina “ez daude guztiz salbu”. Alkortak nabarmendu duenez, enpresako hitzarmenak dituzten 800 langile ingurutik 300 inguruk bakarrik dituzte Espainiako lan erreformari aurre egiteko klausulak. Hala, gainontzeko langileek lan erreformaren mehatuxpean jarraitzen dute
Eskualdean ere, enpresako hitzarmenen ahulezia nabaritzen hasia da LAB. Alkortak dioenez, “ELA enpresako hitzarmenak bultzatzen ari da, eta ez da erabaki egokia”. Sindikatuko arduradunaren iritziz, herrialdeko hitzarmena metal arloko langile guztien oinarria izan beharko litzateke, eta enpresetako hitzarmenak oinarrizko baldintzak hobetzeko tresna.
Alkortak ohartarazi duenez, “patronala oso sendo dago enpresetan, eta mila aukera ditu langileen eskubideak murrizteko”. Horietako bat da mehatxu egitea; adibidez, soldata murriztu ezean 15 langile kaleratuko dituztela esatea. Egoera horri aurre egiteko, Bizkaiko hitzarmena sinatu beharko litzatekela deritzo LABek. Izan ere, “oinarrizko eskubideak bermatzeko neurririk eraginkorrena da”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.