Usadio zaharrak gogora ekarriaz San Jeronimo eguna ospatu dute Mutrikuko Mijoa auzoan
https://www.youtube.com/watch?v=RFMz2MJmm14&feature=youtu.be
San Jeronimo eguna mezarekin hasi dute mutrikuarrek. Santuaren omenezko meza entzuteko ermita jendez bete-bete egin da, eta askoz, kanpotik ere entzun behar izan dituzte abadeak esandakoak.
San Jeronimo eguna mezarekin hasi dute mutrikuarrek. Santuaren omenezko meza entzuteko ermita jendez bete-bete egin da, eta askoz, kanpotik ere entzun behar izan dituzte abadeak esandakoak.
11:45ean amaitu da meza, eta mezatan batutako jendea auzoko txosna aurrean zeudenekin batzen hasi dira. Auzotarrak taberna txikian lanean jo eta su aritu dira, izan ere, meza eta gero jendeak eztarriak busti eta mokadutxoren bat edo beste jateko gogo handia zuen. San Jeronimo ermitaren inguruan bildutako jendeak jateko tortilla eta txorixo egosi pintxo mordoa jan ditu, saldarekin batekin. Edateko, aldiz, ardo beltza eskatu dutenak asko izan badira ere, sagardoa eta txakolina ere eskatu dutenak asko izan dira.
Mijoara gerturatu direnak hamaiketakoa egiten ari ziren bitartean, Nafarroatik etorri diren Kañamares anaiek geroxeago egin duten ikuskizunerako behar zuten guztia prestatzen aritu dira. Egurra lantzeko hainbeste tresna eta lanabes ekarri dituzte nafarrek, denak ere garai batean erabiltzen ziren modukoak. Tresneria ikusgai jarri dute, eta Mijoara hurbildu direnen artean ikusmin handia sortu du.
Era berean, garai batean egurra nola mozten zuten erakutsi dute Kañamares anaiek. Horretarako, garai haietan erabiltzen ziren zerrategietako bat muntatu dute Mijoan. Kañamares anaietako batek esan duen modura, zerrategi hori egiteak bi urte inguruko lana eman zien. Bestalde, beraien aitonak erabilitako tresneria asko ere erakutsi eta nola erabiltzen diren ere azaldu dute Mijoara hurbildu diren guztien. Ez hori bakarrik, nahi izan duen guztiari, probatzeko aukera eman diote, eta auzotarrek batenbatzuk, trontzan edota zerran aritzeko aukera izan dute.
Argazki galeria [nggallery ID=199]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.