
https://www.youtube.com/watch?v=dm-g0eWoq2k&feature=youtu.be Ohiturei jarraituz, mahonezko arropa eta arrantzale zapia lepoan lotuta hasi dute mutrikuarrek Piñastei eguna. Goiz-goizetik, herri guztia urdinez tindatu da.



https://www.youtube.com/watch?v=2K3Ono0CSWk&feature=youtu.be Asteburuan hasi diren jaiei jarraipena emateko, Galbaixo Txiki eguna ospatu dute gaur mutrikuarrek. Ajeari aurre egiteko, Beheko Plazan egin den marmitako lehiaketan marmitakoa prestatzen hasi dute eguna herritarrek. Guztira, 16 bikotek parte hartu dute Txoko Eder elkarteak antolaturiko lehiaketan.

https://www.youtube.com/watch?v=Uxx-Whep4hU&feature=youtu.be Zubixa Libre uzteko eskatu dute hainbat mutrikuarrek gaur [irailak 12]. Mutrikuko Herriko tabernaren aurrean herritar piloak agerraldia egin du iluntzean, Libre, epaiketarik ez lelopean. 20:00etan hasi den prentsaurrekoan, Libre dinamikako elastiko eta zapi laranjak soinean, uztailaren 30ean Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriko tabernen kasuan hartutako erabakiaren inguruan aritu dira.


http://youtu.be/Q6aWr7Bs_PM Egun batez bada ere, ondarrutarrak txapela jantzita ibili ziren zapatuan. Zubi Zahar herri ikastolak antolaturiko Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia Manuel Eluren ahozko bolandera eta irrintzi artean hasi zen. Momentu horretatik aurrera, txapela jantzita ekin zioten herritarrek jaiari.

https://www.youtube.com/watch?v=XexfWyInyRg Goitibehera jaitsiera izan dira eguneko lehenengo ikuskizun nagusia. Banan bana, kuadrillak Kalbaixo gainetik jaitsi dira, eurek egindako goitibeheran. 60 goitibehera baino gehiago jaitsi dira eta Kalbaixotik herrira arteko errepide bazterrak jendez bete-bete egin dira beste behin ere.

