Dispertsioak eta bakartuta izateak Iparragirreren osasun egoera okertzen dutela esan du Sarek
De Castro epaileak Ibon Iparragirreri etxe kartzela ukatu diotela-eta, gaixo larriak etxeratzea “beharrezkoa eta urgentea” dela azpimarratu du Sarek. “Egoera injustuekin” eta eskubide urraketekin ahalik eta azkarren amaitu beharra dagoela esan dute. Hori dela eta, jendarte guztiari sare herritar “indartsu eta zabala” osatzeko dei ozena egin dute Saretik.
Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarrari dagokionez, espetxeko erizaindegian bakartuta egoteak bere osasun arazoak “okertu” besterik ez ditu egiten. “Espetxeko erizaindegian bakartuta dute Ibon. Ondorioz, ez du harremanik kideekin, eta bere bakardadea areagotzen da. Zerbait gertatuz gero, ez dago lagunduko dion kiderik ondoan”.
Sarek gaineratu duenez, Iparragirrek dituek osasun arazo guztiei dispertsioaren eraginak behar dira. “Bera eta bere senide eta lagunak dispertsioak eragiten dituen ondorioak pairatzen ari dira. Beharrezkoa duen bere inguru familiar eta sozialetik urrundua mantentzen jarraitzen dute. Gogoratu nahi dugu arrazoi horrek bultzatu zituela, besteak beste, Euskal Herrira gerturatzera duela hiru urte. Argi geratzen da duen gaixotasun larri eta sendaezina okertu besterik ez dutela egiten bakartzeak eta dispertsioak“.