EH Bilduk "lotsagarritzat eta bidegabetzat" jo du Juan Luis de Castrok hartutako erabakia
Astelehen honetan Juan Luis de Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak Ibon Ipagirre presoarekiko hartu duen erabakia ez du ontzat eman EH Bilduk. Erabakia “lotsagarria eta bidegabea” dela adierazi du EH Bilduk.
“Iparragirrek hiesa du, eta bere osasun egoera larria dela eta, zigorra etxean betetzeko eskaera egin zuen. Castro epaileak, ordea, ez du bere egoera aintzat hartu eta espetxean jarraitu dezala ebatzi du, horrek Ondarroako presoa hiltzeko arriskua areagotuko duen arren”, ohartarazi du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak. “Mendeku goseak soilik azal dezake Iparragirreri zigorra etxean betetzea ukatu izana”, gaineratu du Arzuagak.