Mendexan zapaturo kirol ludoteka egingo dute
Etzi hasi eta ekainera bitartean, zapaturo egongo da, lau urtetik hamabi urterarteko ume eta gaztetxoentzat. 9:30etan hasi eta 12:30etararte egingo dute. Horrez gain, errefortzu eskolarra ere antolatu dute, ume eta gaztetxoei eskolako lanetan laguntzeko. Momentuz, ez da talderik sortu, baina, taldea sortzean zehaztuko dute zein egunetan eta ordutan izango diren.
Bestalde, nagusiagoentzako kirol ekintzak ere prestatu dituzte. Hala, dagoeneko hasi dira pilates eskolekin; astelehen eta eguaztenetan elkartzen dira 19:00etatik 20:00etara.
Era berean, hirugarren adinekoentzat, eta gainontzeko helduentzat mantenimenduko gimnasia ere antolatu dute. Oraindik ez da talderik sortu, beraz, hamar laguneko taldea lotzean hasiko dira egiten. Martitzenetan eta eguenetan egingo dute gimnasia, 19:00etatik 20:00etara.
Kirol-ludotekan, errefortzu eskolarrean nahiz kirol ekintzetan parte hartzeko Mendexako udalera deitu behar da: 946 842 106. Halaber, ondorengo telefono zenbakian ere eman daiteke izena: 670 273 557.