Urrian, azaroan eta abendu hasieran izango da norgegiagoka, eta Markina-Xemein eta inguruko herrietako bizilagun guztiek jokatu dezakete.
Frontoi txikian jokatuko dute, tenisko pelotagaz eta 25 tantura. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bi kategoria egongo dira, eta bakoitzak aukeratu beharko du nahi duena.
Parte harte hartu nahi dutenek urriaren 10a baino lehenago eman behar dute izena Erlatx edo Sakris tabernetan edo bestela gaztetxean. Telefono zenbaki bi ere jarri dituzte eskura: 695 76 98 52 eta 646 56 75 67.
Izena ematen duten bikote kopuruaren arabera erabakiko dute antolatzaileek ze egitura edukiko duen txapelketak.
Bestalde,
epaile lanean jarduteko boluntarioak ere behar dituztela jakitera eman dute antolatzaileek. Horretarako, mezu bat bidali behar da.
Irabazleentzako palak egongo dira eta antolatzileek aurreratu dutenez, «bai eta sorpresa gehiago ere».