Bikotekide ohia erasotzearren gizon bat atxilotu dute Mutrikun

pnga_erakutsi.pl Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, astelehenean 09:00etan aldera, Mutrikun gizonezko bat atxilotu zuten. Bere bikotekide ohia erasotzearren eraman zuten gizonezkoa atxilotuta. Asteleheneko eraso sexista salatatzeko mobilizazioak deitu dituzte bihar [urriak 2, eguena] iluntzerako Mutrikun. Mutrikuko emakume taldeak deituta, 19:00etan herritar guztiak elkarretaratzera deitu dituzte Goiko Plazan.