
Astelehenean, tradizioari eutsiz, San Migel eguna ospatu zuten izen bereko ermitan meza entzunez. Zapatuan, baina, jai giroan emango dute eguna herritarrek.
Eguna ondo hasteko, 11:30ean meza entzungo dute San Migel baselizan. Ostean, Arta Nagusi dantza taldearen emanaldia egongo da.
Bazkaldu aurretik, plazaraino kalejiran joango dira, eta jarraian trikitixa doinuek lagunduta dantza poteoa egingo dute. Bazkalorduan, ehunka lagun elkartuko dira frontoian. Xabat Galletebeitiaren eta Ander Elortegiren bertsoekin girotuko dute bazkaria.
Eguna borobiltzeko, 19:00etatik aurrera erromerian eta disko festan dantzan eta kantuan ibiliko dira frontoian Jokaldi taldearekin.