
Ondarroako Ondar-Uhin turismo elkarteak antolatuta
etxeko altzariak zaharberritzeko tailerra egingo da
domekan,
Arrigorri gaineko ostatuan.
Goizetik hasita iluntzera arte, denetik itxuraberritzen arituko dira. Altzari horiei itxura berria emateko, gainera,
hainbat teknika ere irakatsiko dituzte domekan Arrigorrin. Hala nola, lixatzen, margotzen, kokatzen, zulatzen, lotzen edota bernizatzen ariko dira, hurrenez hurren.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek
ondar.uhinl@gmail.com posta elektronikora idatzita edota 695 787 936 telefonora deituta eman behar da izena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gainera,
tailerra gosaria zein bazkaria doan izango dira.
Gehienez 12 lagun onartuko direla aurreratu dute.
EGITARAUA
- 09:30ean. Gosaria.
- 10:00etan. Azalpen teorikoa.
- 10:30ean. Tailerren hasiera.
- 14:00etan. Bazkaria.
- 16:00etan. Tailerren jarraipena.