
Mutrikuko Emakume Taldeak deituta, astelehenean
Mutrikuko emakume batek jaso zuen erasoa gaitzetsi dute hainbat herritarrek. Goiko Plaza eta inguruetan batu direnek,
elkarretaratze isilean, euren herritarrari babesa erakutsi nahi izan diote hogei minutu inguruko elkarretaratze isilean.
Erasorik ez, erantzunik gabe eta
Emakumeenganako indarkeriarik ez lelopean batu dira udaletxearen inguruetan mutrikuarrak.
19:20 inguruan, herriko kaleetan barrena,
manifestazioa egin dute asteleheneko moduko
erasorik berriro
errepikatu ez dadin eskatzeko.