Astelehenean Mutrikun gertatu zen eraso sexista gaitzetsi dute herritarrek

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Mutrikuko Emakume Taldeak deituta, astelehenean Mutrikuko emakume batek jaso zuen erasoa gaitzetsi dute hainbat herritarrek. Goiko Plaza eta inguruetan batu direnek, elkarretaratze isilean, euren herritarrari babesa erakutsi nahi izan diote hogei minutu inguruko elkarretaratze isilean. Erasorik ez, erantzunik gabe eta Emakumeenganako indarkeriarik ez lelopean batu dira udaletxearen inguruetan mutrikuarrak. 19:20 inguruan, herriko kaleetan barrena, manifestazioa egin dute asteleheneko moduko erasorik berriro errepikatu ez dadin eskatzeko.