
Hirugarren urtez,
Literatur Amuak literatura egitaraua antolatu du Ondarroako Udalak. Udal euskara batzordeak antolatuta,
hainbat ekimen egingo dira urriaren 30etik azaroaren 2ra bitartean.
Hain zuzen ere,
urriaren 30ean, Literatur Amuak egitarauaren barruan jakinaraziko dira
Augustin Zubikarai Nobela beka deialdiaren emaitzak. «Idazle saridunekin batera izango ditugu baita ere nobela sariaren epaimahaikideak: Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren idazleak», azaldu du udal euskara batzordekoek.
Iazko Augustin Zubikarai nobela bekaren behar irabazlea laister kaleratuko dela adierazi du Ondarroako euskara batzordeak
Horren harira, iaz beka irabazi zuen
Garazi Kamiok Orube abandonatuak bere nobela laister kaleraturako duela adierazi du euskara batzordeak. «Liburuaren aurrerapenaz zer edo zer jakin nahi duenak Literatur Amuetan horretarako aukera izango du. Joxe Mari Urteagak elkarrizketatuko du-eta idazlea», adierazi dute. Era berean,
aurtengo beka nork jasoko duen ere laister jakingo da; aurkezpena Literatur Amuak egitarauan egingo da.

Bestalde,
Mikel Etxabururen Hodeiak zapatetan liburuaren poesia errezitaldia zuzen-zuzenean entzuteko eta gozatzeko aukera ere egongo da Literatur Amuak ekimenen tartean. «
Mikel Etxabururen poesiari Keu Agirretxeak helduko dio bere musikaz eta aurkezpen dotore askoa eskainiko digute biek», nabarmendu dute euskara batzordetik.
Mikel Etxaburu eta Keu Agirretxearena ez da egun horietan egongo den emanaldi bakarra. Udalak oraindik ezer aurreratu ez duen arren, «emanaldi ederrekin gozatuko dugu: antzerkiak, kontzertuak… Horiek laister jakinaraziko ditugu», adierazi dute euskara batzordetik.
Nanoipuin lehiaketan 140 karakteretan kontatu beharko da istorioa. Irabazleak 400 euroko saria jasotzeko aukera izango du
Urriaren 30ean Augustin Zubikarai Nobela beka deialdiaren beka deialdialdiaren emaitzak emateaz gain,
III. Ipuin rallyaren sariak aurkeztu eta III. Nanoipuin lehiaketaren sari banaketa ere egingo direla argitu dute. «Ipuin rallya herriko ikastetxeekin lankidetzan burutu den literatur ekimen da. Nanoipuin lehiaketan, ostera, 140 karakteretan idatzitako hiru ipuinik onenak entzuteko aukera izango dugu».
Nanoipuin lehiaketan adin guztietako herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. «Zure idazle-gaitasuna proban jarri nahi baduzu, animatu eta parte hartu».
Beharrak urriaren 20a baino arinago aurkeztu beharko dira
mrey@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita. Edozein argiketa edo lehiaketari buruzko informazio gehigarria nahi izanez gero, Ondarroako udal euskara zerbitzura
94-683 36 68 telefonora ere deitu daiteke.
Guztira, hiru sari emango dira:
400 euro lehenengoari, 200 euro bigarrengoari eta 100 euro hirugarrengoari.