Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Europako Ondarearen jardunaldien baitako lehen bisita gidatua egin ahalko da Etxebarrian bihar goizean. Munibe jauregia ezagutu ahal izango da, etxebizitza burges eklektikoaren Bizkaiko adibiderik onenetako bat.
Bisita gidatua 11:30ean hasiko da Munibe jauregiko zalditegietan. Bisita mugatua izango da, eta beraz,
parte hartzeko, 94-616 64 32 telefono zenbakira deitu behar da.
Munibe, Bizkaiko etxebizitza burges eklektiko apartenetako bat da. Europako arkitekturan eklektizismoko arkitekto gailenetako bat izan zen Jose Maria de Basterra arkitektoak diseinatu zuen 1896tik 1906ra bitartean. Gorka Perez de La PeƱak erakutsiko du Munibeko egoitza multzoa: etxe nagusia, Munibe Txiki, zalditegiak eta zaldizainaren etxebizitza, garajea, sukaldea bai eta 62 hektareako lorategi handia ere.
Antsotegi
Munibe jauregiaz gainera Etxebarriko beste etxebizitza berezi bat ezagutzeko aukera egongo da urriaren 25ean: Antsotegi jauregia eta burdinola. Bisita gidatua 17:00etan izango da. Bertan parte hartzeko 94-616 91 00 telefono zenbakira deitu behar da.