Metalmaniak Metallicari ohore egingo dio gaur Beikozinin
Segoviako boskote batek osatzen du Metalmania. 2001. urtean sortu zen, Metallica trash metal Ameriketako Estatu Batuetako taldea omentzeko. Baina Metalmania ez da ohiko tributo banda, euren jarraitzaile papera oso serio hartzen dute. «Euren idoloek landutako esentzia, nota bakoitzean errespetatzen dute», diote Musikazuzenekoek. Espainia mailan, Metallica taldearen abestiak jotzen dituen «talde onena» dela diote, «metal puruaren gurtzaile» lez definitzeaz gain. Garagardo zozketa Kontzertura joaten direnek, baina, beste eginkizun bat ere edukiko dute. Izan ere, Oktober Test jardunaldiaren baitan, herritarrek garagardo bereziak dastatzeko aukera edukiko dute. Ostean, garagardoei puntuazioa eman eta garagardo onena aukeratuko dute. Lehiaketa horretan parte hartzen duten guztien artean zozketa egingo du Beikozinik, eta saridunek garagardo sorta eskuratuko dutela aurreratu dute. Jaialdia, bihar Behin gaurko emanaldia egin eta gero, bihar, 00:00etan, Global Funk Party jaialdia egongo da. Sarrera doan izango da. Besteak beste, jaialdian parte hartzen dutenek funk, soul, balkan, kumbia eta dance estiloko abestiak entzun eta dantzatu ahalko dituzte.
Global Funkers DJ 2008 urtean sortutako DJ kolektiboa da. Ordutik ehunka musika ekitaldi zein festa antolatu dituzte Euskal Herrian zehar, atzerriko, bertako DJak eta artista ugari gonbidatuz. Horrela ba, gaur eta bihar, Beikozinik bestelako eskaintza dakar.