
Zapatuan 10:00etan irten ziren udaletxe aurreko plazatik. Handik Usua ingurura heldu eta Nabarnizerantz joan ziren. Gero, Ilunzar mendipetik Omararteko bidea egin zuten. Eta handik, Nabarnizetik bueltan heldu ziren Aulestira.
Partehartzaileek bi ibilbide izan zituzten aukeran; 43 kilometrokoa bata, eta 25 kilometrokoa bestea. Hala, txirrindulari guztiek ibilbide bera egin zuten. Izan ere, martxa laburrekoak seinaleztatuta zuten lotura batetik ibili ziren.
Martxa luzea hiru bat ordutan amaitu zuten azkarrenek. Laburra, berriz, bi ordu eta laurdenean egin zuten lehenengoek. Hala, behin partaide denak helduta bokadutxoa jan zuten. Ostean, hainbat opari zozkatu zituzten partehartzaile guztien artean.