
Barroetako ortu publikoetara sartu eta bertako ortuariak eta materiala apurtu eta bide erdira bota zituen bateren batek Arretxinagako San Migel jaietan. Horretaz gainera, jaietako txosnan erabiltzen duten materiala ere puskatu eta plaza erdian botata utzi zuten.
Apurketak gogor kritikatu ditu udalak, jolasteko edo dibertitzeko modu hori ulertezina dela azpimarratuz. “Zer du dibertigarririk hainbeste ordu eta esfortzu eskatzen duten ortuariak apurtu eta ezertarako ez direla uzteak? Eta auzo batek eta bertako jai batzordeak diru-iturri duen txosnako makinak apurtzeak?”, galdetu dute.
Bai ortu publikoak zein auzoetako jaiak herritarrek parte hartzen duten eremuak direla adierazi du udalak. “Hain zuzen ere, udalak defendatzen duen parte hartzearen eredu”.