Berdintasun plana osatzen jarraituko dute bihar, Markina-Xemeinen

Urte amaierarako eginda
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala lortu eta sexuak eragindako diskriminazioa ezabatzeko asmoz lehen Berdintasunerako plana osatzen ari da Markina-Xemeingo Udala. Uda aurretik diagnostikoa osatu zen eta lehenengo zirriborroa prest dago. Orain herritarrek diagnostikoari ekarpenak egiten dabiltza, eta azaroaren amaierarako azken txostena prest edukitzea da udalaren asmoa. “Urte amaierarako Markina-Xemeingo I. Berdintasun Plana egotea da helburua”, aitatu dute.