Bizikleta Mekanika Tailerra antolatu du Lekeitioko Udalak
Urriaren 18an izango da tailerra, 10:30etatik 14:00etara, Independentzia enparantzan, Katalinak bizikletan kolektiboaren eskutik. Bizikletaren oinarrizko mekanika erakutsiko dute modu praktiko batetan. “Ikastaroaren helburua emakumeen ahalduntze prozesua indartzea da, emakumeen autonomia bultzatuz”, azaldu du udalak.
Izen ematea urriaren 14a baino lehen egin beharko da, euro baten truke, zuzenean udaletxeko harreran, udaletxera deituz edo berdintasuna@lekeitio.com helbide elektronikora idatziz. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko du udalak, baina zerbitzu honetan ere aurretiaz eman beharko da izena.
Partehartzaile bakoitzak bere bizikleta eta etxean aurkitzen duen tresneria eraman beharko ditu tailerrera.