Bizkaibuseko langile guztiek egin dute bat gaurko greba deialdiagaz
Eusko Jaurlaritzak finkatutako %30eko gutxieneko zerbitzuak daude gaur martxan.

ELAk, LABek, UGTk, CCOOk eta USOk deitu dute greba, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzeko “iaz sinatutako akordioa bete dezan”. Akordio horretan, Aldundiak eta langileek lanpostuei eutsiko zietela adostu zuten, eta lan baldintzak ez zirela okertuko. ELAk jakitera eman duenez, erabatekoa da langileek gaurko grebari emandako babesa. Lehen orduetan greba normaltasunez joan da. Bost ABEEri (Aldi Baterako Enpresa-Elkarte) eragiten die: Transportes Colectivos S.A.U. eta Transitia S.L Ezkerraldean; Rutas de Cantabrico etaTransitia S.L. Busturialdean; Encartaciones S.A. Enkarterrietan; CompaƱia de Autobuses Vascongados S.A., Autobuses de Lujua S.L. eta Encartaciones S.A. Txorierri eta Mungialdean; Pesa Bizkaia eta Transportes Pesa Nerbioi, Arratia eta Durangaldean.
Akordiorik ez bada, hilaren 9, 13, 15, 17, 20, 21, 23 eta 24an ere egun osoko lanuzteak egingo dituzte, eta hilaren 27tik aurrera mugagabeko greba. Garraio zerbitzu berrituaren adjudikazioak lanpostuak kentzea ekarriko duela salatzen dute langileek. Sindikatuak prest agertu dira Aldundiarekin “edozein momentutan” biltzeko. Aldundian ABEEetako ordezkariekin bilduko dira gaur. GUTXIENGO ZERBITZUEN ORDUTEGIA (Lea-Artibai, Lekeitio ezik) Lekeitioko ordutegia