Hondakinen bilketa hobetzeko partaidetza prozesua: informatu, pentsatu eta erabaki prozesuaren barruan, bihar [urriak 7], 18:30ean, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, atez ateko bilketa, bosgarren edukiontzi bolondresekoa, edukiontzi bidezko sistema bilketa komunitarioa eta bilketa sistema mixtoari buruzko mahaingurua egingoa da.
Mutrikuko Udalaren iritziz: “Herri galdeketa egongo da prozesuaren amaieran eta herritarrak izango dira erabakiko dutenak. Erabaki hori hartu ahal izateko oinarri sendoa edukitzeko tresnak ematea da informazio saioen helburua. Zenbat eta hobeto informatuta egon erabakiak oinarri sendoagoa edukiko du. Gaiaren garrantzia ikusita, herritarren arduraz jokatzeko deiai egin nahi diegu, eta parte hartzera gonbidatzen ditugu herritar guzti guztiak”.
Aurrekoetan egin ziren saioetan 90 herritar inguru batu zirela jakinarazi du Mutrikuko Udalak. “Kopuru hori oso pozgarria da guretzat, baina hori handitzea nahiko genuke. Gai hau garrantzitsua dela deritzogu. Ahalik eta herritar gehienak parte hartzea nahiko genuke”.