
7 Emakume en Movimiento mugimenduak antolatuta, arratsaldero, 16:30etik 20:30era, Aitziber Bengoetxea artista ondarrutarraren margolanak ikus daitezke Ondarroako Etxelilan.
Ondarrutarrak erakusketa bat egiten duen lehen aldia da; pozik eta harrituta geratu da izan duen erantzunagaz. “Orain arte bertaratu den jende guztia eskertu nahiko nuke lehendabizi. Lehenengoko aldia da erakusketa bat egiten dudana. Kostatu zait berau egitea, baina, pozik nago lortutako emaitzagaz. Egia esan, lagun batek bultzatu ninduen hau guztia egitera”.
Bere margolan koloretsuak, “kolore bizidunak” naturan eta itsasoan inspiratzen dira, batik bat. Espiralak, Saturrarango harkaitza, olatuak, arrainak, denetarik aurkituko du Etxelilara joaten den bisitariak.