
Ondarroako kanpandorrean egiten ari diren konponketa lanak direla eta, Radixu Irratiko antena kenduta dago egunotan, beraz, biharko [urriak 8] aurrikusita zegoen Bitxore Lakaren omenezko irratsaio berezia, ezin izango da era analogikoan entzun. Bai, ordea, era digitalean. “Ordenagailuan, mugikorretan edota tauletan ere entzun daikete”, adierazi dute Radixu Irratiko arduradunek.
Radixu Irratiaren webgunean zuzenean entzun ahal izango da bihar 22:00etatik 00:00etara
Azken Mohikanoak irratsaioa. Progamakoen arduradunek jakitera eman dutenez: “Hainbat gonbidatu izango dira gure estudioan zuzenean. Horrez gainea, antena jartzen denean, bihar gaueko saioa berriro eskainiko da osorik. Barkatu eragozpenak”.