https://www.youtube.com/watch?v=X62j8fJ3ZdA
Joan den zapatuan egin zuten aurkezpena jai handi bategaz. Txokolatea jan eta jolasak izan zituzten ume eta nagusiek Eskolapeko Limoneroetan.

Joan den zapatuan egin zuten aurkezpena jai handi bategaz. Txokolatea jan eta jolasak izan zituzten ume eta nagusiek Eskolapeko Limoneroetan. Begiraleek prestatutako
bideo bat ere ikusi zuten. Limoneroak txiki geratu ziren horrenbeste ume, gazte eta gurasogaz.
San Pedroak arte asteburuero martxan egongo da zerbitzua.
3 eta 5 urte artekoak kultur etxeko erakusketa gelan batuko dira bariku eta zapatuetan 17:00etatik 20:00etara;
6 urtetik 11 urte bitartekoak gazte guneko lehen solairuan izango dute euren txokoa, eta bariku, zapatu eta domeketan elkartuko dira 17:00etatik 20:00etara;
11 urtetik gorako gazteak, bestalde, gazteguneko lehen solairuan batuko dira bariku eta zapatuetan 18:00etatik 23:00etara eta domeketan 18:00etatik 20:00etara.
Begiraleek jakitera eman dutenez, lehen asteburutik erabaki dituzte ume eta gazteek datorren astebururako ekintzak, eta aisialdirako arauak ere jartzen hasiak dira. “Gazteek zapatuan egindako asanbladan elkarbizitza arauak erabakitzeaz gain urriaren 18an Otoio mendira joatea proposatu dute, Talaian bazkaria egiteko asmoz”, esan dute.
Bestalde, udalak,
aniztasun funtzionala duten haurrentzat errefortsua jarriko duela azaldu dute begiraleek, eta aisialdi taldeak “lorpen handi gisa” ikusi du. “Urrats bat gehiago lortu da aisialdi inklusiboaren bidean, gure ezberdintasunak aberasten gaitu eta desberdinak izan arren denok izan behar ditugu aukera berdinak”.