
Barikuan [urriak 10], 19:30ean, Galdonan izango da hitzaldia. Xabier Iraola ENBAko (Euskal Nekazarien Batasuna) koordinatzailea eta Jon Arruti Baso Elkarteko arduraduna izango dira hizlari.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu nahi duen araudia dela eta, Mutrikuko Baserritarren Elkarteko kideak kezkatuta azaldu dira. Elkartearen iritziz araudi berriak baserritarrei ez eze, basoak dituzten kaletarrei ere eragingo die lege berriak. “Araudi berri horretan aldaketa nabarmenak egin nahi dituzte eta heldu zaizkigun berriak ez dira oso lasaigarriak baserritar eta baso jabeentzat. Hori dela eta, eskuartean daukagun informazioa zabaltzeko asmoz, antolatu dugun hiltzaldira gonbidatzen zaituztegu”.