Zapatuan izan zen kantu bazkaria, Markina-Xemeinen. Orokorrean,
egun osoan, giroa “aparta” izan zela esan dute antolatzaileek. 13:0etan Kontzekupera agertzen joan ziren kantuzaleak, eta alde zaharreko kaleetan euskal kanta eta rantxeraren bat edo beste ere abestu zituzten. Horrela ibili ziren ekintzan parte hartu zutenak, 14:30ak artera arte. “Tronpeta, akordeoi, trikitixa eta panderuagaz langunduta ibili ginen”, gehitu dute antolatzaileek.

Guztira
90 herritarrek parte hartu zuten hasierako kalejiran eta bazkarian. “Antolatzaile lez, pozarren geratu ginen. Eta jendea ere pozik eta gustura zegoela ikusten zen”. 14:30ean sartu ziren Lea Artibai ikastetxeko jantokian, eta 21:00ak arte ez zuela inork irten esan dute. “Aipatzekoa da ekintzan adin tarte ezberdinetako jendeak parte hartu zuela, tartean gazte mordoa”.
Kantatzeaz gain,
parte hartzaileek dantza ere egin zuten. “Hasieran, tronpeta eta akordeoiagaz lagunduta, aurreskua dantzatu zuten, ongietorria emateko”. Bazkarian, Angel Mariezkurrenak eta beragaz Nafarroatik etorritako musikariek abestiak tartekatu zituzten. Eta horrela ibili ziren, gaua egin arte. “Bai Angel bai eta musikariak ere (Aitor Ibarra Jalisko, Francisco Santxotena eta Alberto Zuzarren), oso ezagunak dira Euskal Herriko kantuzaleen artean. Beraz, benetako luxua izan zen haiek Markina-Xemeinen egotea”. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, musikariak ere estreinako etorri ziren eta “espero ez zuten moduko” giroa topatu zutela esan zuten.

Markina-Xemeindarrak ez ezik, Ondarroa, ETxebarria, Lekeitio, Mutriku eta Gizaburuagako jendea ere joan zen ekintzan parte hartzera. Eskualdekoak ez eze, urrunago bizi direnak ere etorri ziren Markina-Xemeinera: Amaiur, Gorliz, Azpeitia, Bilbo, Ermua…

Horrela ba, datorren urtean ere ekintza antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute antolatzaileek. “
Datorren urtean berriro antolatzeko prest gaude”.
Antolatzaileen esker oneko gutuna