Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

LOMCE legearen kontrako ekitaldietara joateko eskatu dute bertoko eragileek

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/10/08
10502112_1487201051516774_4892351596885356215_nZapatuan Bilbon eta Donostian egingo dituzten Lomce legearen kontrako kalejiretara joateko dei egin dute gure eskualdeetako udal, ikastetxe eta erakunde desberdinek. Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki, LOMCEri ez, inposizioei ez lelopean Bilbon, 17:30ean elkartuko dira Jesusen Bihotzean. Eta ordu berean, Donostiako Boulevarrean batuko dira herritarrak. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako kalejirekin Espainiako Gobernuak ezarri duen Hezkuntza lege berriaren kontra daudela erakutsiko dute bertoko hezkuntza komunitateetako kideek. Hezkuntza eredu propioa Halaber, manifestazio horiek Euskal Herriko hezkuntza eredua eraikitzeko zereginean “abiapuntu” izatea gura dute deitzaileek. Gainera, bide horretan pausoak ematea erabaki dutela azaldu dute. Erakunde desberdinek egin dute zapatuko ekitaldietara joateko deia: Hezkuntza Plataformen Topaguneak, Sortzenek, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen elkarteak, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, UEUk, Hik Hasik… Hain zuzen ere, eragile horietako asko aspalditik dabiltza “inposaketa” honen aurrean ekimen desberdinak antolatzen. Horren adibide dira Gure Gida izeneko agiria eta Hezkuntza Plataformen Topaguneak biltzen dituen 40 bat plataforma. Lea-Artibain esaterako, eskualde mailako Lea Artibai LOMCEri Ez Euskal Herrian Gure Hezkuntza plataforma sortu zuten, eta herriz herri ere sortu dituzte Lomce-ren kontrako plataformak, Aulestin, Etxebarrin, Markina-Xemeinen, eta Munitibarren, besteak beste. Izan ere, iaztik, udalerri askotan egin dituzte LOMCEren inguruko berbaldiak edota mahai inguruak, herritarrei lege horren ondorioak zeintzuk diren azaltzeko. Era berean, Euskal Herriko makina bat udalerritan legez, berton ere Lomcerik Gabeko Herria direla alkarrikatu dute askok eta askok. Bertoko udalerrei dagokienez, hori egiten azkena Berriatua izan da. Irailaren 29ko udalbatzan onartu zuten Berritxu Lomce gabeko herria mozioa. Zapatuko kalejirara joateko deialdirekin batera, herri batzuetan ekitaldiak egingo dituzte asteburuan. Aulestin, adibidez, bariku iluntzean kontzentrazioa egingo dute plazan. 20:00etan elkartuko dira herritarrak. Aurretik, ekainean, legearen kontrako sinadura bilketa egin zuten, eta Lomcerik gabeko herria dela ere aldarrikatu zuten. Bilbora joateko autobusa Bestalde, zapatuan Bilbora joateko autobusa antolatu dute Ondarroako Zubi Zahar ikastolatik. Autobusa betetzeko gutxieneko kopurua egonez gero, 15:30ean irtengo da autobusa ikastolatik. 10353700_1531493330420879_7875724368237079029_n

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.