
Larrus basoa. Argazkilaria: Pilar Arantzamendi
Mutrikuko Baserritarren elkarteak antolatutako
hitzaldia Galdonan izango izango da, 19:30ean. Xabier Iraola ENBAko koordinatzailea eta Jon Arruti Baso Elkarteko arduraduna izango dira hizlari.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu nahi duen araudia dela eta, MUBAE kideak kezkatuta azaldu dira. Elkartearen iritziz araudi berriak baserritarrei ez eze, basoak dituzten guztiei eragingo die. «Araudi berri horretan aldaketa nabarmenak egin nahi dituzte eta heldu zaizkigun berriak ez dira oso lasaigarriak baserritar eta baso jabeentzat. Hori dela eta, eskuartean daukagun informazioa zabaltzeko asmoz, antolatu dugun hiltzaldira gonbidatzen zaituztegu».