Lea-Artibaiko eta Busturialdeko
hamahiru bertsolari mikrofonoaren aurrean jartzeko prest daude. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa domekan Galdakaon hasiko da, eta bertsolariak motorrak berotzen hasiak dira.

Herenegun iluntzean egin zen lehiaketan parte hartuko duten bertsolari guztien aurkezpena, Bilboko Kafe Antzokian. Aurtengo txapelketak Josi leloa daramanez, oihalen akrobaziekin hasi zen ekitaldia. Eta horretan ere Lea-Artibaiko herritarrak presente egon ziren. Izan ere, ikuskizun hori Idurre Martin Larrinaga ondarrutarrak eskaini zuen. «Bakoitza oihal batean dantzan ari da, eta denon artean, txatalez txatal, bertsoaren inguruan elkartzen garen oihal handia gara», azaldu zuen Maite Berriozabal ekitaldiaren aurkezleak.
Transmisio beharra, bistan. Aurkezpen hori eginda, hiru bertsolari gaztek bertsotan egin zuten, «Bizkaian egiten den transmisio beharra erakusteko». Hirurek txapelketa zelan ikusten duten kantatu zuten.
Zihara Enbeitak txapelketaren mezua, Josi, irakurri zuen jarraian.
Hortik aurrerako hitzak txapelketaren xehetasunak azaltzeko izan ziren.
Ekitaldiagaz amaitzeko,
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bideoklipa proiektatu zuten. Ekitaldiko azken hitzak txapelketak irauten duen bitartean beharrean ibiliko direnei eskerrak emateko hartu zituen Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.
Bertsolariak eta lan taldeak