
Bizkaiko Zesta-punta Zirkuituko pilotari onenak aterako dira frontoi nagusiko kantxara. Maiatzean hasita, Bizkaiko zirkuitua jokatu da Berriatua, Durango, Markina-Xemein eta Mutrikuko frontoietan, eta lau txapelketa horietan puntu gehien atera dituzten pilotariek finala jokatuko dute Urriko Azoka egunean.
Finalistak
Danetara, 47 pilotarik hartu dute parte zirkuituan, 26 aurrelarik eta 21 atzelarik, eta kategoria bakoitzeko hiru aurrelari eta hiru atzelari ailegatu dira finaletara.
Kadete eta gazte mailakoa izango da lehen kiniela. Mandiola eta Manzisidor, Gotzon eta Unax eta Urrutxua eta Jon izango dira bikoteak.
Bigarren kiniela gazte eta senior mailakoa izango da. Goenagak eta Andonegik, Bidaburuk eta Ibarluzeak, eta Barandikak eta Txominek jokatuko dute.
Azkenik, hirugarren kinielako bikoteak Gaizka eta Felix, Lekue eta Ubilla eta Antxon eta Gandiaga izango dira.
Zirkuituko azken finalakĀ 18:00etan hasiko dira. 25 tantutara izango dira kinielak.