Elkartasuna adierazi diote Parisen Xabi Aranburu ondarrutarrari

XABIER_ARANBURUREN_ALDEKO_

Xabier Aranburu ondarrutarraren aldeko elkarretaratzea Parisen. Argazkia: Turrune

Hainbat herritarrek euren babesa erakutsi zieten eguaztenean Parisen izan zuten epaiketan. Ondarroatik, esate baterako, autobusez joan ziren herritarrak Xabi Aranburu ondarrutarrari eta Oroitz Gurrutxagari babesa ematera. Epaitegi kanpoan Oroitz eta Xabi herri zuekin! Presoak kalera Amnistia osoa! pankartagaz hainbat herritar batu ziren Parisen. Era berean, herenegun, Frantziako estatuaren zigorraren berri jakin ostean, Alamedan konponbide garaia dela aldarrikatu zuten herritarrek elkarretaratzean Epaiketarik ez. Konponbide garaia da lelopean .