
Oinezkoen bide modura egin zen arren, bertatik ibilgailuak ere igarotzen direla azaldu du Etxebarriko Udalak, eta ondorioz galtzada harria altxatu eta apurtu egiten dela. Beraz, tarte horretako lurzorua aldatzea erabaki dute.
Galtzada harriaren ordez, asfalto inprimatua jarri nahi dute, eta bide batez, saneamendu sarea eta argiteria egokituko dituzte. «Konponketak egin ditugun arren, behin eta berriro mugitzen dira galtzada harriak eta aldatzea hobe dela erabaki dugu», azaldu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak.
Diru laguntza
Lurzoru berria jartzeak 82.000 euroko kostua izango duela jakitera eman du udalak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza izango du. «27.000 euro emango dizkigute lurzorua konpontzeko», zehaztu du Iriondok.