
Ondarroako irakurleek hitzordua ipinita daukate; urriaren 25ean batuko dira Liburuen Amuak taldearen baitan. Irakurleak laster hasiko dira euren hileroko hitzorduagaz.Hain zuzen ere, hileko azkenengo zapatuetan batuko dira Txomin Agirre udal liburutegian.
Hilean behin, 10:00etatik 12:00etara, liburu baten gainean jarduteko aukera edukiko dute Liburuen Amuak irakurle taldearen hitzorduan. Urrian landuko duten liburua Virginia Woolf-en
Gela bat norberarena izango da. Parte hartzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Txomin Agirre udal liburutegian (94-683 33 43) edo Udal Euskara Zerbitzuan (94-683 36 68).