Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak parte hartuko du bihar Markina-Xemeingo urriko azokan
Azoka nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmentan oinarritzen da batez ere; hala ere, abereen atal bat ere badu, Blonda ganaduaren lehiaketa, hain zuzen. Nekazaritzako foru diputatua izango da eskualdean erreferentea den lehiaketa horretan, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa erakusteko. Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraioen diputatua eta Josune Ariztondo Kulturako diputatua ere bertan izango dira.