Berriatuko Hezkuntza Plataformak herritarrei eskerrak eman dizkie, LOMCEren aurka sinatzearren

113bb93187f446609b330678031492ba 2 LOMCE legearen aurka 400 sinadura lortu dituzte Berriatuan eta bide beretik, Berriatuko Udalak “LOMCE legerik gabeko” herri mozioa onartu du. Lorpen horiengatik, plataformak herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie. Dena dela, sinadura bilketa egin izana eta mozioa onartzea ez direla nahikoak diote plataformako kideek. “Hau ez da bukatu eta gure hezkuntza propioaren alde aurrera jarraitu behar dugu”. Bide horretatik, bihar [urriak 11] Bilbon egingo den kalejirara joateko gonbitea luzatu dute; autobusean izena emateko epea amaituta dago.