Fakir baten ikuskizuna egongo da ikusgai gaur Mutrikuko Txalapartan
Ikuskizuna doan da eta 22:30ean hasiko da, Mutrikuko Txalaparta kafetegian.
Beste behin ere, Txalapartak bestelako eskaintza dakar. Oraingoan, beste leku askotan ez modura, fakirraren ikuskizuna eskaintzea pentsatu dutela dio Txalapartako arduradunak. «Ikuskizuna ikusgarria izango da».
El Fakir and the Che Che Band izena dauka ikuskizunak. Besteak beste, suarekin, iltzeekin eta bestelako material arriskutsuekin lan egingo dute ikuskizunean parte hartzen duten artistek.