Herriko bi tokitan lurra landu ahalko dute herritarrek, Lekitto Bedarraren bidez
Taldeko kideen arabera, herritarrek abantaila handiak edukiko dituzte baratze alor horiek lantzerakoan. «Kokapena oso ona da eta Usotegiko txabola edukiko dute lanabesak edota bestelakoak uzteko». Bertan lorak, landareak, ortuariak… landatu ahal dituzte.
Printzipioz, Usotegiko baratza alor horiek lantzeko lau lagunentzako lekua dagoela diote. «Lau lagun eta bakoitzak bina baratza alor». Herritarrei baratze alor horiek ustiatzeko aukera emanez, aste barruan parkeak duen giroa piztuko dutela diote. «Asteburuetan egoten da Usotegin mugimendua, baina aste barruan ez. Egitasmo honekin, aste barruan ere giro hori mantentzea bilatzen dugu. Alegia, herritarrak bertara joatea, ortuari buruz berba egitea…». Santa Katalinako lurrak Beste alde batetik, Jose Ramon Zugadi Eguzki Begira 1eko aldamenean dauden lurren jabeak, bertan ortu komunitarioak lantzeko proposamena egin zien Lekitto Bedarra taldeko kideek. «1.800 metro karratuko lursaila da eta han zortzi lagunentzako lekua dago».Usotegin lau lagunek lurra lantzeko lekua dago eta Eguzki Begira 1en aldamenean zortzirentzako; interesatuek kultur etxean eman behar dute izena, urriaren 31 ordukoLurrak ustiatzeko esleipenak baina, baldintzapean egingo ditu taldeak: lehentasuna herrikoek edukiko dute, taldekide direnek edo kide izateko prest daudenek ere lehentasuna edukiko dute, eta bi guneetan nekazaritza ekologikoa egin beharko da. Azkenik, esleipena urte baterako egingo die taldeak. «Behin urte hori pasatu eta gero beste inor ez badago, berriro hitzarmena berrituko dugu». Santa Katalinako lurretan baina, taldeak ez du bermerik. «Lurrak saltzen badituzte ortu komunitarioak eten egin beharko dira. Osterantzean, egitasmoarekin jarraituko dugu». Bi guneak ezberdinak direla diote. «Santa Katalinako lurrak ortura gehiago zuzenduta daude; bakardadea ere handiagoa da». Izen ematea Eskaintza mahai gainean jarrita, interesatuek ez dutela ezer ordaindu beharko gaineratu dute taldeko kideek. «Doakoa da, guztiz». Izena emateko, herritarrek Lekeitioko kultur etxera gerturatu beharko dute, urriaren 31 orduko. ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=201]
