Lea Artibai Ikastetxeak Txileko erakundeetako ordezkarien bisita jaso du

Lea Artibai Ikastetxeko Zuzendari Nagusia Isabel Mendiguren eta Txileko Errepublikako ohorezko kontsula Bilbon, Iratxe de Madariaga Ibarra.
Txileko Errepublikako ohorezko kontsula Bilbon, Iratxe de Madariaga Ibarra egon da Markina-Xemeingo zentroan.Bisitaldia “Pasantia Chilena” izeneko programaren inguruan burutu da, honi esker Txileko ikasleak Markina-Xemeingo zentroan prestakuntza aldi bat egingo bait dute. Txileko Hezkuntza Ministerioak eta ikastetxearen arteko elkarlanaren emaitza da honako egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Sailburuordetzak bultzatuta.
Lea Artibai Ikastetxeak programa honetan parte hartzen duen bigarren aldia da. 2014-15 ikasturtean Txileko zazpi profesional izango dira Elikagaien Industrietan espezializatuko direnak Markina-Xemeingo zentroan, 2015eko ekainerarte bederatzirehun ordutako formakuntza jasoko dute.

Txileko bekadunak, Eneritz Azkue Lea Artibaiko Etengabeko Prestakuntzako arduraduna, Isabel Mendiguren Zuzendari Nagusia eta Iratxe de Madariaga Txileko kontsula.
Ikasleek, gainera, enpresa eta erakunde publiko ezberdinak bisitatuko dituzte euskal haragi eta esnekien sektoretan azken teknika eta aurrerapenak ezagutzeko.