
Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan hasiko da norgehiagoka Durangarrentzat egun handiena den San Fausto egunean, urriaren 13an. Astelehenean, 19:00etan hasita, Ezkurdin izango dira udako binakako nagusian txapeldun izan ziren Mikel Egiguren eta Ibai Erkiaga lekeitiarra bikote ezberdinetan. Bi finalerdiak jokatu ostean, ostiralerako iragarritako finala erabakita geratuko da.
Lehen finalerdian, Egiguren eta Zabala eta Ithurria‐Ekhi bikoak arituko dira, ostean, Jagoba eta Ibai Erkiaga eta Arbe markina-xemeindarra eta Madarietaren arteko lehia izango da.
PRO AM SARIA 2014‐2015 hamabi sariketa ezberdinez osotua egongo da eta bakoitzean finalaurreko eta final jaialdiak izango dira. Torneo denetan puntuak banatuko dira eta zortzi onenek (4 aurrelari eta 4 atzelari) final nagusia jokatuko dute ekainean Bilbon.
Durangoko txapelketa amaituta, Gasteiz, Mexiko eta Bilbo izango dira hurrengo egoitzak urte bukaerara arte.