
Hiru urteko kartzela zigorra eskaria egiteaz gain, 86.000 euroko isuna ere ezarri nahi diote Ondarroako preso politikoari. Horrela azaldu dute Etxabururen senideek.
10:00ak pasatxo hasi da saioa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta ordu eta erdi inguru iraun ditu epaiketak. Ondarroatik babesa ematera joan diren lagunetatik, lau lagunek sartzeko aukera izan dute, eta haiek epaiketa “ondo” joan dela nabarmendu dute.
Lekuko legez, Ibon Iparragirre deklaratzera eraman dute, eta ertzainek, ostera, bideokonferentzia bidez deklaratu dutela adierazi dute senideek.